Israel eta Libanoren arteko mugako gatazka (2023-2024)
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Israel eta Libanoren arteko mugako gatazka | |
---|---|
Mota | gatazka armatu muga gatazka |
Honen parte da | Hezbola eta Israelen arteko gatazka eta 2023-2024ko Israel-Palestina gerraren zabalpena |
Denbora-tarte | 2023ko urriaren 8a - |
Data | 2020(e)ko hamarkada |
Kokaleku | hegoaldeko Libano Galilea Golan Har Dov (en) Shebaako etxaldeak |
Herrialdea | Israel, Libano eta Siria |
Alim Abdallah (en) | |
Parte-hartzaileak | |
Komunikabide | |
Osatuta | |
Israel eta Libanoren arteko mugako gatazka (2023-2024) urriaren 7an hasi Ekialde Hurbileko krisiaren zabalpenaren ataletako bat da, eragile nagusiak Israelgo Armada (IDF) eta Hezbola dituela. Ondorioz, zuzenean dago loturik 2023-2024ko Israel-Palestina gerrako beste gertaerekin. Eskalada militar horren hasieran, Hezbola kohetez Israeli eraso egiten hasi zitzaion, Hamasekin eta palestinarrekin bat eginez. Erasoak eta kontraerasoak lehorretik eta, batez ere, airetik egin dira, kohete, misil eta droneen bitartez. Ekainean, Israelek Hezbolaren kontrako gerra osoa egiteko aukera planteatu zuen, abuztuan gauzatzen hasi zena.
Irailean, berriz, inoiz ez bezalako eraso bat egin zuen Hezbolaren kontra, erakunde xiita horren gailu teknologikoak urrunetik eztandaraziz eta aire ofentsiba baten bitartez. 2023ko udazkenetik, Israel Hezbolako buruzagiak hiltzen joan da askotariko erasoetan, horietan eraginkorrena izanik 2024ko irailean bilkura batean elkarturik zeudela egindakoa. Irailaren 26an, Israelek Hassan Nasrallah Hezbolako lider historikoa bonbaz hil zuen Beiruten. Berehala, Israelen ofentsiba zabal bat hasi zen, Libanoko askotariko azpiegiturak suntsitu dituena eta izua hedatu. Hezbolak, berriz, kohetez egin dio eraso Israel iparraldeari, eragin mugatuaz, gehienetan, herrialde sionistaren Burdinazko Kupula defentsa sistemari esker.
Azken hamarkadetan, Libano hegoaldea eta Israel iparraldea fronte ireki bat izan da, tartean berpiztu izan dena, Ekialde Hurbileko gatazka geoestrategiko orokorrean. Aldiz, urriaren 7an hasi krisitik tentsioa areagotzen joan da, Hezbola taldeak Hamasekin duen aliantzaren eraginez eta Israelek haien kontra eraman duen kanpaina militarrean kokaturik. Hezbola alderdia nagusi da Libano hegoaldean.
Erasoak eta kontraerasoak mugan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazaren inguruan eskalada militarra hasi zenean, 2023ko urriaren 8an Hezbolak iragarri zuen suziriak jaurtiko zituela Israelen kontra «palestinar herriaren elkartasunez». Bada, hala izanik ere, data horren eta 2024ko irailaren 16aren artean, pertsona-bilagailuen eztandak baino lehen, Israelen eta Hezbolaren arteko 9.950 istilu jazo ziren mugaz bi aldeko borroketan. Israelek, ordea, nabarmen gehiago egin zituen eraso militarrak: haietatik, 7.939; Hezbolak, berriz, 1.610. Hildakoen zenbaketan, Israelen erasoek Libanon 711 pertsona hil zituzten, eta Israelen, berriz, 26, Hezbolaren erasoetan.[1]
Eskaladarik gabeko gerra eutsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israel Gazako inbasioa prestatzen hasi eta gutxira, Hezbola talde politiko-militar indartsuarekin tiroketak eta su erasoak trukatu ziren hilabete batez. 2023ko urriaren 30ean, Israelek hegazkinez eraso egin zion Libanori eta Siriako Hezbolari, bertako kohete-jaurtigailuak neutralizatzeko, adierazi zuenez. Astetan, Israelek zein AEBk hainbat aire eraso egin zituzten Siria gainean.[2]
Zerrendatik harago, Israelgo armadak beste fronte bat du Libanoko mugan. Fronte horretan, tentsioa handitu egin zen, eta Hezbola talde politiko-militar indartsuarekin tiroketak eta su erasoak trukatu ziren hilabete batez.[3] 2023ko urriaren 30ean, Israelek hegazkinez eraso egin zion Libanori eta Siriako Hezbolari, bertako kohete-jaurtigailuak neutralizatzeko, adierazi zuenez. Astetan, Israelek zein AEBk hainbat aire eraso egin zituzten Siria gainean.[2]
Abenduaren 8tik 9ra, Israelek areagotu egin zituen Hezbola talde miliziaren aurkako aire erasoak, nahiz eta une horretan ez zen inor hil. Israelgo armadako bozeramaile Avichay Adraeeren arabera, miliziaren egoitza nagusiari egin zioten eraso. Bien arteko borroken ondorioz, 120 pertsonatik gora hil ziren ordu arte urriaren 7tik —horietatik hamazazpi, zibilak—.[4] Dena den, azaroaren 3an, Hezbolako buruzagi Hassan Nasrallahk adierazi zuen gerran egonagatik ez zuela asmorik ordu arteko Israelen kontrako gerra zabaltzeko.[5]
Nolanahi ere, tentsioa berriz igo zen 2024ko otsailaren hondarrean, Israelek Libanon hainbat jomugari eraso egitean. Hezbolak, berriz, Israel barnealdera hainbat kohete botaz erantzun zuen, 40 Israelen arabera, eta Israelen hegazkinek berriz astindu zituzten Hezbolaren azpiegitura, guneak eta hainbat herri, iturri israeldarren arabera.[6] Israelen kontrako apirilaren 13-14ko Iranen aire erasoak kalteak ekarri zituen berriz ere Libanora, Israelek Libano ekialdea jo-puntuan jarri zuenean, eta Hezbolaren eraikin oso bat suntsitu, ustez armak fabrikatzeko erabilia, Israelgo iturriek adierazi zutenez. Ordu arte, krisi honetan, 364 pertsona hil zituzten gutxienez frontearen Libanoko aldean, gehienetan Hezbolako militanteak, baina baita 70 zibil inguru ere, AFP agentziaren arabera.[7]
Gerra osorantz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainaren 19an, Libano hegoaldeko Hezbola mugimendu xiitarekin hainbat erasoren eta kontraerasoren eskaladan, Israel Katz Israelgo kanpo gaietako ministroak Libanoren kontrako gerra osoa planteatu zuen.[8] 2024ko abuztuaren 13an, IDFek Hezbollaren helburuen kontrako erasoak hasi zituzten Libanoko hegoaldeko herrietan, eta bi pertsona hil ziren Baraachit-i eginiko aire eraso batean.[9] Abuztuaren 17an, Israelek aire eraso bat egin zuen Libano hegoaldean, adieraziz Hezbolaren arma biltegi bat jarri zutela jopuntuan. Erasoan, gutxienez 10 pertsona hil ziren, emakume bat eta haren bi haur tartean.[10] Biharamunean, Hezbolak katiuska suziriak jaurti zituen Israel iparraldeko mugako eskualdeetara. Erakunde xiita horren arabera, Beit Hillel-eko Israelen kaserna (kuartelari) zuten helburu. Israelen bozeramaileek adierazi zutenez, airean hainbat suziri zapuztu zituzten.[11]
2024ko abuztuaren hondarrean, Israelek eta Hezbolak eraso bortitzak egin zituzten elkarren kontra: abuztuaren 25ean, Israelek «prebentziozko» eraso bat egin zuen Libanon («helburu terroristak», Israelgo agintariek hala adierazita), Hezbola Israelen kontrako kanpaina militar estentsibo bat prestatzen ari zelakoan. Gutxienez hiru pertsona hil zituen. Izan ere, Daniel Hagari Israelgo bozeramailearen arabera, Libanotik Israelera jaurti 1000 suziri geldiarazi zituzten. Hezbolak, halaber, iragarri zuen drone bidezko eskala handiko aire eraso bati ekin ziola, hori ere «errepresalia» bat, erakunde xiitako bozeramaileek azaldu zutenez.[12] Irailaren 7an, israeldar eraso batek hiru mediku ibiltari hil eta beste bi zauritu zituen Farounen, Israelen beste eraso bat itzaltzeko lanean ari zirela, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Libanoko agintariek salatu zuten bete-betean egin ziotela eraso Libanoko estatu egiturari. Israelek, berriz, adierazi zuen Hezbolaren kohete azpiegiturari eraso egin ziotela.[13]
Israelen ofentsiba osoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezbolako gailu elektronikoen leherketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailaren 17an, inoiz ez bezalako erasoa egin zitzaien Libanoko Hezbolako kideei: Hezbolako milaka kideren pertsona-bilagailuak leherrarazi ziren. Ondorioz, gutxienez 2.800 pertsona zauriturik suertatu ziren hala Libanon nola Sirian, eta 9 pertsona hil (gero, 12 egiaztatu ziren, gutxienez). Uste zenez, urrutitik bateriak beroarazi egiten ziren. Dena den, horretaz gain, jatorriz leherkaria behar zuten eztanda egiteko eta, beraz, azaldu izan da enpresa hornitzailean bertan sartu zela leherkaria,[14] eta hartara gertatzen zen eztanda. Hezbolak eta beste eragile politiko batzuek Israel egin zuten erantzule. Pertsona-bilagailu horiek tresna berriak ziren, berriki herrialdera helduak, asmoz Israelen detekzioa saihesteko.[14][15]
Biharamunean, pertsona-bilagailu gehiago eta walkie-talkieak eztandarazi zitzaizkien pertsona gehiagori, eta 14 eta 20 pertsona artean suertatu ziren hilik, baita ehunka pertsona zauritu ere, 450 inguru, ustez Hezbolako kideak. Hileta batean ere zartarazi zen halako gailu bat Beirut hegoaldean, eta izua eragin; jendetza samaldan ihes egin zuen tokitik. Bi egunetan ere anbulantziak eta suhiltzaile kamioiak hirian barrena ibili ziren abiada bizian . Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallantek zoriondu egin ditu herrialdeko informazio zerbitzuak erdietsitako «lorpen handiengatik», xehetasun gehiagorik eman gabe. Adierazi zuen ere gatazka «beste fase batean» sartu zela eta, aldi berean, Israelgo Armadak Libanoko mugara mugitu zituen Gaza iparraldean zituen tropak.[16][17] Hezbolako buru Hassan Nasrallah-k «ekintza terroristatzat» jo zituen erasook, eta ohartarazi zuen Israelek «lerro gorri guztiak gainditu» zituela, gerra deklarazio bat zirela.[18][19] Libano herritarrak izuak jota zebiltzan.[20]
Aire eraso masiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berehala, irailaren 19-20ko gauean, Israelek kaza hegazkinak erabili zituen Libano hegoaldearen eta Beiruten gainean soinu eztandak eraginez, eta biztanleria jada nekatuan ikara piztuz.[21] Reuters agentziaren arabera, azken orduetan Libanoko mugara mugitu da Israelgo armadaren 98. dibisioa, lehen Gaza iparraldean zegoena. Hurrengo orduetan, Israelek eskalada gogor bati ekin zion, bereziki Beirut hegoaldeko auzoen kontra, urriaren 7tik eraso gogorrena Libanoren kontra. Zenbait eraso egin zituzten herrialdearen hegoaldean. Israelgo armadak bere Telegrameko kanalean azaldutakoaren arabera, Hezbolaren ehun bat jaurtigailu eta bestelako azpiegitura suntsitu zituzten. Gehitu zuten jaurtigailu horiek prest zeudela Israelen aurka «berehala» erabiltzeko.
Bestetik, talde xiitak Israel iparraldeari eraso egiten jarraitu zuen. Israelgo Armadak bere Telegrameko kanalean zabaldu zuenez, gaur, Hezbolak jaurtitako 140 suziri atzeman zituzten herrialdearen iparraldean. Nasrallahk hitzeman zuen Hezbolak «Gazako erresistentzia babesten» jarraituko zuela, eta ez zietela utziko Israelgo «legez kanpoko kolonoei» iparraldera itzultzen.[22] Erreferentzia egiten zion mugaz bi aldeetako gatazka hasi zenean Israelek ebakuatu zituen herrialdearen iparraldeko 60.000 herritarrei.[23] Irailaren 21etik 22ra, Hezbolak Israel iparraldera hainbat suziri jaurtiz erantzun zien Israelen erasoei, misil base batzuetara helduz eta Haifa portu hiriaren inguruetara helduz. Israel iparraldeko ikastetxeak itxi egin zituzten, eta jende taldeak biltzeko aukera murriztu egin zen. Nolanahi ere, Israelgo defentsa sistemek jaurtigai gehienak geldiarazi eta kalteak txikiak izan ziren.[24]
Israelek aire eraso kanpaina gogor bati ekin zion. Irailaren 23an, bonbardaketek gogor astindu zuten Libano, 270 pertsona erailez, eta 1.000 gutxienez zaurituz. Hildako kopuru hori Libanoko inoizko handiena izan zen 1975-1990ko Libanoko Gerra Zibiletik egun bakar baterako.[25] Militar israeldarrek adierazi zuten Hezbolaren 800 jomugari egin ziotela eraso, baita Bekaa haranari ere, azalduz askotariko azpiegitura militarra ezkutatzen zutela. Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarraren arabera, Hezbolaren distantzia laburreko milaka suziri suntsitu ahal izan zituzten hartara.[26] Israelgo iturriek adierazi zuten egunotakoa Libanoren kontrako bonbardaketa handiena zela 2006tik.[27] Izan ere, 24an, Libanon hildakoak ia 500 ziren.[28]
Israelek ofentsiba areagotzeko asmoa adierazi zuen.[29] Arabiar Ligak Ekialde Hurbil osora zabaltzeko arriskua aipatu zuen, eta urteroko NBEren Batzar Nagusian Libanoko gerra mintzagai nagusia izan zen. Libanoko Atzerri ministroak adierazi zuen «AEBak dira Ekialde Hurbileko egoera alda dezakeen herrialde bakarra». Israelek dei egiten zieten mugikorretara libandarrei, egingo zituzten erasoez ohartarazteko. Bitartean, Hezbolak misil bat jaurti zuen Tel Avivera, neutralizatua izan zen arren. Erasoen ondorioz Libanon hildako pertsonen kopurua 600era heldu zen, bi egunetan, tartean 50 adingabe.[30] Irailaren 26an, jada hildakoak 1.540 ziren, eta 5.410 zaurituak, Libanoko Gobernuak zenbatu zuenez.[31]
2024ko irailaren 30ean, Israelen erasoek gainditu egin zuten ordu arteko Hezbolaren eremuen kontrako ofentsiba (Libano hegoaldea, Bekaa harana, Baalbek-Hermel gobernuaren barrutia and Beirut hegoaldeko auzoak), oraingoan Beirut erdialdea ere gogor kolpatuz, urtetan gertatu ez zena eta gerra osorako ataria. 24 orduan, Israelen aire eraso etengabeek 105 pertsona hil zituzten, eta 359 zauritu, osasun agintarien arabera. Libanoko politikariek sarraskitzat jo zituzten Israelen bonbardaketa horiek.[32]
Desplazatuak, Israelen aire erasoetatik ihesi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailaren 23an, Daniel Hagari IDFren bozeramaileak Libano ekialdeko herritarrei beren bizilekuak «ebakuatzeko» agindu zien, ofentsiba bati ekingo ziotela eta. Geroago, berdina agindu zien Bekaa haraneko biztanleei.[33] Izuturik, herritarrek hamar milaka samaldan ihes egin zuten beren bizilekuetatik mendietara.[34] 500.000 pertsona inguruk Libano hegoaldetik ihes egin zuten, 7.000.000 biztanleko herrialdean.[30] Irailaren 29rako, berriz, milioi bat inguru ziren. Herritarren ataka hori hondamendi humanitariotzat jo zuten GKEek.[35]
Save the Children GKEko teknikari batek, haurrei buruz hizketan, egoera tragiko eta lazgarritzat jo zuen egoera, eta haurrak traumatizaturik deskribatu zituen.[35] Iheslari askok antolaturiko babeslekuetan gauak aterpeturik pasa ahal izan zuten arren, beste batzuek Beiruteko kale gorrian igaro zuten. Beste batzuek Tripoli hirira ihes egin zuten segurtasun bila, iparralderago, Beirut bera ez baitzen jada segurua. Iheslarientzako 30 babesleku inguru antolatu ziren, gutxienez.[36]
Beste 100.000 libandar inguruk Siriara ihes egin zuten irailaren hondarretik urriaren hasierara, Israelen aire erasoetatik ihesi; erdiak haurrrak eta nerabeak ziren.[37] Hain zuzen, Israelen erasana pairatzen ari zen beste gizatalde bat Siriako Gerra Zibileko errefuxiatuak ziren, berriz bizitzen ari baitziren Siriako gerra ataka larria. 1,5 milioi siriar iheslari bizi ziren Libanon aterpeturik eta, gainera, beste nazionalitate batzuetako 11.000 pertsona errefuxiatu zeuden. Txaboletan bizi ziren eta, gainera, Libano hegoaldeko siriar errefuxiatu gehiagori eman zieten aterpe, prekarietate handian.[38]
Lurreko ofentsibaren atarian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yoav Galant Israelgo Defentsa ministroak ohartarazi zuen «gerra beste fase batean sartzen ari» zela, Hezbolaren kontrakoa eta herrialde horren iparraldeko mugara lerratua. Era horretan, aurreikusi zuen «Israel iparraldeko egoiliarrak beren bizilekuetara itzuli» ahal izango zirela.[39] Israelgo Armadaren arabiar bozeramaileek X plataforman ohartarazi zien libandarrei haien etxeak utzi eta Awali ibaitik iparraldera alde egiteko, hegoaldeko mugatik 60 kilometrora, «haien hobebeharrez»; guztira 26 herri.[40] Iragarri bezala, fase horren hasiera ia berehala bete zen, urriaren 1eko ordu txikietan Israelek Libanoren lurreko inbasioari ekin zionean.[41]
Hezbolako buruzagitzaren hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buruzagien identifikazioa eta hilketa, pixkanaka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan, Israelen aire erasoak Hezbolako buruzagiei zuzendu zaizkie, puntako teknologia baliatuz. 2024ko ekainaren 11n, Israelek Taleb Abdallah Hezbolako operazioburu eta beste hiru gerlari hil zituen eraso batean Libano hegoaldeko herrixka batean, zortzi hilabetean hil zuten Hezbolako buruzagi garrantzitsuena. Ondorioz, gogortu egin ziren erasoak fronte osoan. Biharamunean, Hezbolak ehunka kohete jaurti zituen Israelera, 250 inguru, ordu arteko inoizko kopuru handiena egun bakar batean.[42]
Biharamunean, Israelek adierazi zuen Fadel Ibrahim Hezbolako beste operazioburu bat hil zuela Libano hegoaldeko Deir Kifa ingurunean egin aire eraso batean, Anadolu agentziak azaldu zuenez.[43] Ekainaren hondarrean, Israelek Hezbolako ustezko bi miliziano hil eta eraikin militar bat suntsitu zituen aire erasoz Houla eremuan.[44] Gerra oso baten arriskuaren erdian, Muhammad Nimah Nasser buruzagiaren hilketari erantzunez, uztailaren 4an, Hezbolak 200 drone lehergaien eraso masibo bat egin zuen Israel iparraldeko base militarren eta Golan Gain okupatuen kontra, eragin mugatukoak.[45]
Uztailaren 30ean, egun batzuk lehenago Golan Gainetako leherketa batean hamabi pertsona eta zauritu ugari suertatu ondotik, Israelek Beirut hegoaldeari egin zion eraso, eta helburuko kalean txikizioak eragin, Hezbolako buruzagi bat hil nahian, Israelgo agintariek adierazi zutenez. Buruzagi hori Muhsin Shukr omen zen, Hezbolako iturrien arabera, eta onik atera zen.[46] Hurrengo egunean jakinarazi zenez, bost pertsona ziren hildakoak, eta pentsatzen zen armaz jotako Hezbolako buruzagia ere hilik suertatu bide zela, ofiziala ez izan arren. Aldi berean, ustezko Israelen misil batek Ismail Haniyeh Hamasko buruzagi nagusia hil zuen Teheranen.[47]
Iraileko Hezbolako buruzagien hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko irailaren 20-21eko ofentsiban, Reutersek jakinarazi zuen Israelek milizia xiitako buruzagi bat hil zuela aire eraso batean, Hezbolaren gertuko iturriak aipatuz. Ibrahim Aqil zen buruzagi hori, eta «unitate berezien» arduraduna zen. Libanoko Osasun Ministerioaren arabera, denera hamalau lagun hil zituzten bonbardaketa horretan, eta 66 baino gehiago zauritu.[48] Aldiz, Israelgo Gobernuak 45 hildako aipatu zituen.[49] Militar israeldarrek adierazi zutenez, Aquilez gain, Hezbolako beste hamar goi buruzagi ere hil zituzten.[48] Israelgo Armadak Hezbolako buruzagiak bildurik eta Hezbolako lider Hassan Nasrallahren hitzaldia ikusten ari ziren bitartean egin zuen bonbardaketa.[50]
Israelgo Gobernua harro agertu zen kolpe batean Hezbolaren buruzagitza suntsitzearren, eta gehitu ere zuen erakunde xiitako hiru goi buruzagi besterik ez zirela gelditzen bizirik.[49] Egun batzuk geroago, Israelgo Armadako bozeramaileak adierazi zuen Ibrahim Mohammed Qobeisi Hezbolako buruzagi nagusietako bat hil zuela, misil sistemaren arduradunetako bat.[51] Irailaren 26an, Israelek aire erasoak egin zituen Beiruten, ustez Hezbolako buruzagi militarrak «garbitzera» bideratuak, Israelgo bozeramaileek adierazi zutenez, Muhammad Hussein Sarour buruzagia hil egin zuten, Hezbolak informazio hori berretsi ez zuen arren.[52]
Egun berean, Ismael Netanyahu Israelgo lehen ministroa New Yorkera NBEren Batzar Nagusian parte hartzera heldu eta larderiaz mintzatu zen, Hezbolari ohartaraziz beren «indar osoz» kolpatuko zituztela haien miliziak. Bitartean, Estatu Batuak, Israelen Europako aliatuak eta zenbait arabiar estatu jo eta ke lehiatzen ziren hiru asteko menia bat lortzeko.[53] Bada, irailaren 28an, Israelen iturri militarrek iragarri zuten Hassan Nasrallah Hezbolako burua hil zutela, aurreko egunean Beiruten aldirietako hainbat etxebizitza eraikinen kontra egindako erasoan.[54] Israelgo hedabideen arabera, erasoan bunkerrak birrintzeko 85 bonba baliatu zituzten, “zorua zulatzeko munizioa” ere deituak; lehertu baino lehen, lurrean behera oso sakon barneratzen diren misil bereziki astunak dira.[55][oh 1] Zortzi hegazkin baliatu omen ziren horretarako, eta bunkerrak birrintzeko bonbak zeramatzaten, dirudienez AEBn fabrikatuak.[56]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 900 eta 1.800 kg inguru dituzte. Genevako Hitzarmenek legez kanpo utzi dituzte dentsitate handiko eremuetan erabiltzeko. Bonbardaturiko Beiruteko Dahiyeh auzoak, ordea, oso dentsitate handia du, eta Israelek lurrarekin berdindu zituen etxebizitza eraikin ugari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez, Javier Biosca Azcoiti, Raúl. (2024-09-26). «Radiografía y mapas de los ataques de Israel en Líbano: "Llevamos años esperando esta oportunidad"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ a b (Ingelesez) «Israel strikes Syria, Lebanon following rocket attacks, military says» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Izenik_gabekoa-20240110211913
izeneko erreferentziarako - ↑ «HRWek Gazako sarraskiaren konplize izatea egotzi die AEBei» Berria 2023-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- ↑ (Ingelesez) Nashed, Justin Salhani,Mat. «Relief in Lebanon as Hezbollah’s Nasrallah holds off on wider Israel war» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ (Ingelesez) «Hostilities mount on Lebanon border as Hezbollah and Israel swap strikes» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ (Ingelesez) «Israel strikes Hezbollah site in east Lebanon» France 24 2024-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2024-06-18). «Israel plantea la «guerra total» en Líbano tras el dron espía de Hizbulah» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ (Ingelesez) aa, Wassim Seifudine. (2024-08-13). «2 killed as Israeli drone hits vehicle in southern Lebanon» aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ (Ingelesez) «At least 10 killed in Israeli attack on southern Lebanon» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) «Gaza live: Israeli strike kills six children in Deir al-Balah as Blinken pushes for ceasefire» Middle East Eye (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ «Israelek eta Hezbollahk eskala handiko aire-erasoak egin dituzte» EITB 2024-08-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
- ↑ (Ingelesez) «Lebanese Paramedics Killed in Israeli Attack Amid Escalating Tensions | Law-Order» Devdiscourse (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
- ↑ a b ««Susmoa da Israelek gailu horietako bakoitzean lehergailu gramo batzuk sartzea lortu zuela»» Berria 2024-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ «Hezbollahko milaka kideren pertsona-bilagailuek eztanda egin dute» Berria 2024-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ «Gatazka «fase berri batean» sartu dela ohartarazi du Israelgo Defentsa ministroak» Berria 2024-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ (Ingelesez) «Fresh attack on Hezbollah's devices kills 14 across Lebanon» Middle East Eye (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ «Azken egunetako erasoak «gerra deklaraziotzat» hartu ditu Hezbollahko buruak» Berria 2024-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ (Ingelesez) «Hezbollah chief says Israel crossed 'all red lines' with attacks» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ (Ingelesez) Christou, William. (2024-09-20). «‘We are isolated, tired, scared’: pager attack leaves Lebanon in shock» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ (Ingelesez) «Hezbollah chief says Israel crossed 'all red lines' with attacks» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ «Nazioarteak eskatu die Israeli eta Hezbollahri gatazka ez areagotzeko» Berria 2024-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ (Ingelesez) «Israel sets new war goal of returning residents to the north» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ (Ingelesez) Tanno, Sophie. (2024-09-22). «Hezbollah fires rockets deep into northern Israel as tensions flare. Here’s what we know» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ (Ingelesez) Christou, William; Tondo, Lorenzo. (2024-09-23). «Israeli strikes kill 274 in heaviest daily toll in Lebanon since 1975-90 civil war» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ (Ingelesez) Borger, Julian; Kierszenbaum, Quique; Christou, William. (2024-08-25). «Netanyahu says attacks on Hezbollah in Lebanon ‘not the end of the story’» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «‘Relentless’ Israeli attacks on Gaza kill 24 Palestinians in a day» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) GÓMEZ, N. LARRINAGA BIDEGAIN / L.. (2024-09-24). «Ataque de Israel en Líbano, en directo: El sur del Líbano registra una oleada de desplazamientos hacia Beirut tras el ataque que dejó casi 500 muertos» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ (Ingelesez) «Netanyahu says strikes will continue in Lebanon ‘with full force’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ a b «Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez, Javier Biosca Azcoiti, Raúl. (2024-09-26). «Radiografía y mapas de los ataques de Israel en Líbano: "Llevamos años esperando esta oportunidad"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
- ↑ (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «Israeli strike on central Beirut marks further escalation» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
- ↑ (Ingelesez) Walters, Joanna; Bryant, Tom; Belam, Martin; Fulton, Adam; Bryant, Joanna Walters (now); Tom; Fulton (earlier), Adam. (2024-09-23). «Lebanon says more than 270 killed in Israeli airstrikes with over 1,000 injured – Middle East crisis live» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pita, Antonio. (2024-09-24). «Los libaneses que huyen de zonas bombardeadas: “Hemos cogido ropa, comida para los niños y poco más”» El País (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2024-09-29). «Un millón de desplazados por los ataques israelíes en el Líbano: "La situación es trágica"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Ingelesez) «Photos: Israeli raids force 100,000 to flee Lebanon for Syria» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Ingelesez) «Photos: Israeli raids force 100,000 to flee Lebanon for Syria» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2024-09-29). «Un millón de desplazados por los ataques israelíes en el Líbano: "La situación es trágica"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ «Gallant: ‘Next stage’ of war on Hezbollah to begin soon, will allow northerners to return home» The Times of Israel 2024-10-30.
- ↑ (Ingelesez) «Israel orders Lebanese to flee their homes and head 60km away from border» Middle East Eye (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ «Israelek lurreko erasoaldia hasi du Libanon, eta «gerraren hurrengo fasea» abiatu du» Berria 2024-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
- ↑ (Ingelesez) «Hezbollah fires most rockets yet in war after Israel kills a top commander» Reuters 2024-06-12.
- ↑ «Israeli army claims killing Hezbollah commander in southern Lebanon» www.aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2024-06-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telediario Internacional - 29/06/24. 2024-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ (Ingelesez) «Hezbollah fires 200 rockets into Israel after commander killed» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
- ↑ (Ingelesez) «Israel says it targeted Hezbollah commander in Beirut attack» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
- ↑ (Ingelesez) Marsi, Yasmeen Aboujabal,Federica. «Israel-Palestine conflict | Live updates | Today's latest from Al Jazeera» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
- ↑ a b «Israeli military says around 10 senior Hezbollah commanders killed along with Aqil» Reuters 2024-09-20.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Israel presume de haber descabezado la cúpula de Hizbulá y avisa de una posible invasión del sur de Líbano» LaSexta 2024-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
- ↑ «Nazioarteak eskatu die Israeli eta Hezbollahri gatazka ez areagotzeko» Berria 2024-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ «Israel Says It Killed Another Top Leader of Hezbollah, the Latest Blow in a Concerted Campaign» The New York Times 2024-09-24.
- ↑ «Israel Says It Killed Another Hezbollah Commander in Beirut» The New York Times 2024-09-26.
- ↑ Netanyahu Defiant as World Leaders Press for Israeli-Hezbollah Truce. 2024-09-26.
- ↑ «Nasrallahren hilketak muturreraino estutu du Ekialde Hurbileko egoera» Berria 2024-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «Israel kills Hassan Nasrallah in Beirut: What does this mean for Hezbollah?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ «2,000-Pound Bombs Likely Used in Attack That Killed Nasrallah, Video Shows» The New York Times 2024-10-28.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikiproiektu:2023-2024ko Israel-Palestina gerra
- Israelen kontrako Hamasen erasoa (2023)
- Israelen Gazako inbasioa (2023-2024)
- Itsaso Gorriko krisia
- 2020ko Beiruteko leherketak